Anai-arreba maiteok.

Azaroaren 10ean Eleizbarrutiaren Eguna ospatuko dogu, “Zu barik, nora? Contigo hay futuro”, goiburuaren haritik. Egun horretan, besteak beste, Eleizbarrutia gutako bakotxarentzat zelako doea dan konturatu behar dogu. Bertan jaio gara, bertan ospatzen dogu fedea eta Jainkoaren Hitza eta sakramentuak jasoten doguz. Familia handi honetako kide izanda, bideari ekiten deutsagu ikasle eta misiolari lez, behar gaituenen artean banatzen eta zerbitzari izaten ikasiz, Jainkoaren Erreinua gure artean iragarriz eta eraikiz.

Eta hurrengo asteburuan, azaroaren 17an, Pobreen aldeko Munduko Eguna ospatuko dogu. Egun honek, azken batean, hainbat urtez Eleizbarrutiko Alkartasun Zeinu lez ospatu izan doguna hartzen dau bere baitan. “Pobreen itxaropenak ezin huts egin” (ik. Sal 9, 19) goiburua aukeratu dau Frantzisko Aita Santuak ekitaldi honetarako. Bere mezuan, Aita Santuak, morrontza zahar eta barriak aitatzeaz batera, hauxe dinosku: “Eleizeak, behartsuen ondoan egonez, hainbeste herrialdetan hedatutako herri lez autortuta, bokazino argia dau: inor ez daitela arrotz edo kanporatu sentitu, danok  konprometitzen gaitualako guztiontzako salbamen-bidean. Behartsu-izaerak eurengan sufritzen dauan Jaunaren Gorputzetik ezelan be ez aldentzera behartzen gaitu. Are gehiago, euren haragia ikutu egin behar dogu, benetako ebanjelizazinoa dan zerbitzuan zuzen-zuzenean konprometitu gaitezan”. (Pobreenaldeko Munduko III. Egunerako mezua, 6).

Testuinguru honetan, gure Eleizbarrutian itxaropen-printza izan gura dogu gehien sufritzen dabenen artean, jardunaldiok bizitasunez eta sakontasunez biziz eta bategite eta itxaropenerako zeinu bihurtuz. Eleizbarrutirako aukeratutako goiburua, “Itxaropen printzak – Rayos de luz”, Frantzisko Aita Santuaren goiburuari lotuta dago, geure egin eta erein egin behar dogun itxaropena nabarmenduz. Azaroaren 15ean, barikuz, ikastetxeetako ikasleei zuzendutako jarduera ospatuko da. Azaroaren 16an, zapatuz, Basaurin alkartuko gara, hasieran tailerretan eta, ondoren, bazkarian, gure alkarte eta gizarte erakundeak ordezkatuko dabezan personakaz. Azaroaren 17an, domekaz, gure parrokia eta Pastoral Barrutietan ospatuko dogu, bategite eta itxaropenaren zeinu izango diran jardueren bidez.

Jardunaldi biok suspertu daiela guregan gehien behar dabenen artean bizia eta itxaropena ereitera bialdutako lekuko eta misiolari izateko bokazinoa. Bihotz-bihotzez.

Queridos hermanos y hermanas.

El próximo 10 de noviembre celebramos el Día de la Iglesia diocesana bajo el lema: “Zu barik, nora? Contigo hay futuro”. Este día tratamos de tomar conciencia del don que supone la Iglesia diocesana para cada uno de nosotros. En ella hemos nacido a la vida, celebramos la fe, recibimos la Palabra de Dios y los sacramentos. Formamos parte de esta gran familia y nos ponemos en camino siendo discípulos y misioneros, aprendiendo a compartir y a servir a quienes nos necesitan, anunciando y edificando el Reino de Dios en medio de nosotros.

Y una semana después, el 17 de noviembre, celebraremos la Jornada Mundial de los Pobres que incluye en sí lo que durante muchos años hemos celebrado como Gesto Diocesano de Solidaridad. El lema elegido por el Papa Francisco para este año es: “La esperanza de los pobres nunca se frustrará (Sal 9, 19)”. En su mensaje, el Papa nos habla de viejas y nuevas esclavitudes y nos interpela con estas palabras: “La Iglesia, estando cercana a los pobres, se reconoce como un pueblo extendido entre tantas naciones cuya vocación es la de no permitir que nadie se sienta extraño o excluido, porque implica a todos en un camino común de salvación. La condición de los pobres obliga a no distanciarse de ninguna manera del Cuerpo del Señor que sufre en ellos. Más bien, estamos llamados a tocar su carne para comprometernos en primera persona en un servicio que constituye auténtica evangelización”. (Mensaje III jornada mundial de los pobres, 6).

En este contexto, en nuestra Diócesis queremos ser un rayo de esperanza para las personas que más sufren celebrando intensamente estas jornadas para ser signo de encuentro y de esperanza. El lema diocesano, que se hace eco del elegido por el Papa Francisco es “Itxaropen printzak – Rayos de luz” que quiere precisamente hacer referencia a la esperanza que estamos llamados a acoger y sembrar. El viernes 15 de noviembre, se celebrará la jornada de los centros escolares.  El sábado 16, celebraremos un encuentro en Basauri que comenzará con unos talleres y finalizará con una comida compartida con personas que representarán a nuestras comunidades y entidades sociales. Y el domingo 17 lo celebraremos en nuestras parroquias y Unidades Pastorales mediante actividades que sean signos de encuentro y esperanza.

Que estas dos jornadas aviven en nosotros nuestra vocación de testigos y misioneros enviados a sembrar vida y esperanza a quienes más lo necesitan. Con gran afecto.

+ Mario Iceta Gabicagogeascoa
Obispo de Bilbao - Bilboko Gotzaina