Anai-arreba maiteok.

Hilebete honetan, gure konpromisoa eskatzen dauan hainbat jarduera ospatuko dogu. Azaroaren 8an, Eleizbarrutiaren eguna ospatuko dogu, aurton, ondorengo goiburuaren haritik: “Zure laguntasuna, geure nortasuna / Somos una gran familia contigo”; Eleiza deitzen dan eta bertako kide izateko dei egin jakun errealitate honen harreman- eta alkartasun-alderdia azpimarratu gura dau.

Aukerako eguna da Eleizbarrutiko maila desbardinetan ardurakidetasuna bultzatzeko. Eta aste betera, azaroaren 15ean, Pobreen Munduko Eguna ospatuko dogu, “Zabaldu eiozu eskua txiroari” (ik. Si 7, 32) goiburuaren inguruan.

Aita Santuak, egun honetarako mezuan, pobreei eskua zabaltzeko dinosku, hain zuzen be, hauxe gogoratuz: “eskua zabaltzean, lehenengo eta behin, gure barruan bizitzari zentzuna emoten deutsen zeinuak egiteko gaitasuna dogula ikusteko balio deutso egiten dauanari”. Gainera, bere esanetan, “eskua zabaltzea zeinua da: egiteaz batera, gertutasuna, alkartasuna, maitasuna gogorarazten dauan zeinua”, eta “erantzukizunerako eta zori berean bat eginda sentitzen diranen konpromiso zuzenerako” deia.

Pobreen egunari begira, ezarritako osasun neurrei egokituta, jarduera bi proposatzen dira. Lehenengoa, parrokietan, alkarteetan, pastoral barrutietan eta erakundeetan murala egin daiela ‘txiroari eskua zabaltzeari’ begira hartzeko prest gagozan konpromisoak jasoz. Muralak ageriko lekuren batean jarriko dira.

Beste alde batetik, Idazteunean hamarrenak aitatzen dira (Dt 14, 28-29). Aurton, zera proposatzen deutsuegu: egun bateko soldata krisiaren astindu latzena jasaten dabenei emoteko, hau da, bizilekurik ez daukienei, langabetuei, etorkinei, baliabiderik ez daukien nagusiei, gaixoei, Hegoaldeko herrialdeetako pertsonei, e.a. Parrokia edo pastoral barruti bakotxak aurkeztuko deutso proposamena alkarteari eta pertsona horreen beharrizanei aurre egiteko dohaintzak jasoko ditu.

Egun bi honeek itxaropen-hazi izan daitezala une honetan gehien behar daben guztientzat.

Queridos hermanos y hermanas.

Durante este mes tenemos algunas celebraciones que requieren nuestro compromiso. El 8 de noviembre celebraremos el día de la Iglesia diocesana. El lema de este año es: “Zure laguntasuna, geure nortasuna/ Somos una gran familia contigo”, donde se quiere subrayar la dimensión relacional y comunional de esta realidad a la que hemos sido convocados que se llama Iglesia.

Es una jornada propicia para impulsar la corresponsabilidad en los diversos niveles de nuestra Iglesia diocesana. Y el día 15 celebraremos la jornada mundial de los pobres bajo el lema: “Tiende tu mano al pobre” (cf. Si 7,32).

En su mensaje el Papa nos invita a tender la mano a los pobres ya que es una forma de descubrir “a quien lo hace, que dentro de nosotros existe la capacidad de realizar gestos que dan sentido a la vida”. Tender la mano también recuerda la proximidad, la solidaridad y el amor y además es una invitación a la “responsabilidad y el compromiso directo de aquellos que se sienten parte del mismo destino”

Para esta jornada, adaptándonos a las medidas sanitarias establecidas, se proponen dos acciones. La primera consiste en que en las parroquias, comunidades, unidades pastorales e instituciones se construya un mural con compromisos concretos que se está dispuesto a asumir para   `tender la mano al pobre´. Los murales se colocarán en un lugar visible.

Por otra parte, la Sagrada Escritura nos habla del diezmo (Dt 14, 28-29); este año proponemos compartir un día de nuestro salario con las personas especialmente golpeadas por la crisis, personas sin hogar, desempleadas, migrantes, mayores sin recursos, enfermas, personas de países empobrecidos, etc. Cada parroquia o unidad pastoral presentará la propuesta a la comunidad y recogerá los donativos destinados a paliar las necesidades de estas personas.

Que ambas jornadas sean semilla de esperanza para quienes más lo necesitan en este momento.

+ Mario Izeta Gabikagoxeaskoa
Bilboko Administratzaile Apostolikoa

+ Mario Iceta Gabicagogeascoa
Administrador Apostólico de Bilbao