FRANTZISKO AITA SANTUAREN MEZUAREN ATALAK
EXTRACTOS DEL MENSAJE DEL PAPA FRANCISCO

Ez daigun hitzaz maitatu egitez baino

  1. «Seme-alabatxook, ez daigun hitzez eta ahoz maitatu, egitez eta egiaz baino» (1 Jn 3,18). Joan apostoluaren hitzok, kristau batek aldebatera itxi ezin dauan agindu bat adierazten dabe. Maitasunak ez dau aitzakiarik onartzen: Jesusek maitatu eban lez maitatu nahi dauanak haren eredua bereganatu behar dau; batez ere pobreak maitatzean.
  2. Hauxe da, duda barik, kristau alkarteak mundura urtetzean agertutako lehen ezaugarrietariko bat: pobreen zerbitzua.
  3. Dana dala, batzuetan kristauek ez dabe dei hau osorik entzun. Baina Espiritu Santuak behin eta barriro bultzatu ditu muinera begiratzera. Izan ere, pobreen zerbitzuan era askotara bizitza emon dabe gizon eta emakumeak sorrarazi ditu. Euron artean Asiseko Frantzisko nabarmendu behar da. Hau ez zan konformatu lepradunak besarkatu eta eurei limosna emotearekin, ez; Gubbiora joatea erabagi eban, eurekin egoteko.
    Ez dagigun pentsatu pobreengan astean behin ekintza on bat egiteko bakarrik, edo, are gutxiago, bat-batean egindako borondate oneko zeinuren bat egin eta norbere kontzientzia lasaitzeko. Horrelako esperientziek, anai-arreba askoren beharrizanaz jabetzeko eta egoera horren azpian sarritan dagoan injustiziaz ohartzeko onargarriak eta baliagarriak badira ere, pobreekin bat egitera eta konpartitzera bultzatu behar gindukeez, guretzat bizimodu egin arte. Kristo benetan aurkitu gura badogu, bere gorputza ikutu behar dogu pobreen gorputz zaurituan, eukaristian hartzen dogun komunioa egiaztatzeko.
  4. Ez dagigun ahaztu, Kristoren ikasleentzat pobretasuna batez ere zera dala: Jesus pobreari jarraitzeko bokazioa. Pobretasuna bihotzaren jarrera da, dirua, karrera edo luxua bizitzaren helburu edo zorionerako baldintza lez ikusten galarazoten deuskuna. Historiaren aldaketarako gure ekarpena emon nahi badogu, benetako garapena eraginez, pobreen oihua entzun behar dogu eta euron marjinazio egoeratik ataratzeko erantzukizuna hartu.
  5. Badakigu gaurko munduan gatxa egiten jakuna pobretasuna argitasunez antzematea. Hala ere, erronka egiten deusku egunero samina, bazterketa, zapalketa, indarkeria, tortura eta kartzelatzea, gerra, askatasunik eta duintasunik eza, ezjakintasun eta analfabetismoa, osasun-larrialdi eta lanik eza, personen salerosketa eta esklabotasuna, atzerriratze eta miseria, behartutako migrazinoa erakusten dauan makina bat aurpegiren bitartez. Interes makurrez esplotatutako, aginte eta diruaren logika maltzurrak zapaldutako emakume, gizon eta umeen arpegia da pobreziarena. Horren aurrean, ezin gara geldirik eta etsita geratu. Behartsu guzti honeek –Paulo VI.a dohatsuak inoanez- Eleizako kide dira «zuzenbide ebanjelikoz» eta euren aldeko funtsezko hautua egitera behartzen gaitue.
  6. Errukiaren Urte Santuaren amaieran, Pobreen aldeko Eguna eskaini nahi izan neutsan Elizari, kristau alkarteak mundu guztian gero eta gehiago eta gero eta garbiago izan daitezan Jesusek azkenekoei eta behartsuenei eutsen maitasunaren ezaugarri argi. Egun honen lehen helburua hauxe da: fededunak bizkortu, baztarketa eta parra-parra gastatzearen kulturaren aurrean erreakzionatu dagien, horren parean topaketaren kultura bereganatuz.
  7. Aurton azaroaren 19an, Urtean Zeharreko XXXIII. Domekan ospatuko dan Behartsuen Munduko Egunaren aurreko astean kristau alkarteek bat egite eta adiskidetasun, alkartasun eta laguntza zehatzerako hainbat une antolatzeko konpromisoa hartu daiela gurako neuke. Behartsu eta boluntarioei deialdia egin deikiee Eukaristian alkarregaz parte hartu daien. Domeka horretan, gure auzoan babesa eta laguntza eskatzen dauan behartsurik egon ezkero, hurreratu gaitezan eurengana: bila dihardugun Jaungoikoa aurkitzeko aukerako unea izango da.
  8. Egun horretan egingo diran ekimenen oinarria otoitza izango da beti. Ez da ahaztu behar Gure aita pobreen otoitza dala … pluralean esaten dan otoitza: eskatzen dan ogia «gurea» da, eta horrek alkartasuna eta ardura eskatzen dau.
  9. Pobreak ez dira arazo bat, Ebanjelioaren muina onartu eta bizitzeko baliabide bat baino.

Frantzisko

No amemos de palabra sino con obras

  1. «Hijos míos, no amemos de palabra y de boca, sino de verdad y con obras» (1 Jn 3,18). Estas palabras del apóstol Juan expresan un imperativo que ningún cristiano puede ignorar. El amor no admite excusas: el que quiere amar como Jesús amó, ha de hacer suyo su ejemplo; especialmente cuando se trata de amar a los pobres.
  2. Este es sin duda uno de los primeros signos con los que la comunidad cristiana se presentó en la escena del mundo: el servicio a los más pobres.
  3. Ha habido ocasiones, sin embargo, en que los cristianos no han escuchado completamente este llamamiento. Pero el Espíritu Santo no ha dejado de exhortarlos a fijar la mirada en lo esencial. Ha suscitado, en efecto, hombres y mujeres que de muchas maneras han dado su vida en servicio de los pobres. Entre ellos destaca el ejemplo de Francisco de Asís. Él no se conformó con abrazar y dar limosna a los leprosos, sino que decidió ir a Gubbio para estar con ellos.
    No pensemos sólo en los pobres como los destinatarios de una buena obra de voluntariado para hacer una vez a la semana, y menos aún de gestos improvisados de buena voluntad para tranquilizar la conciencia. Estas experiencias, aunque son válidas y útiles para sensibilizarnos acerca de las necesidades de muchos hermanos y de las injusticias que a menudo las provocan, deberían introducirnos a un verdadero encuentro con los pobres y dar lugar a un compartir que se convierta en un estilo de vida. Si realmente queremos encontrar a Cristo, es necesario que toquemos su cuerpo en el cuerpo llagado de los pobres, como confirmación de la comunión sacramental recibida en la Eucaristía.
  4. No olvidemos que para los discípulos de Cristo, la pobreza es ante todo vocación para seguir a Jesús pobre. La pobreza es una actitud del corazón que nos impide considerar el dinero, la carrera, el lujo como objetivo de vida y condición para la felicidad. Si deseamos ofrecer nuestra aportación efectiva al cambio de la historia, generando un desarrollo real, es necesario que escuchemos el grito de los pobres y nos comprometamos a sacarlos de su situación de marginación.
  5. Conocemos la gran dificultad que surge en el mundo contemporáneo para identificar de forma clara la pobreza. Sin embargo, nos desafía todos los días con sus muchas caras marcadas por el dolor, la marginación, la opresión, la violencia, la tortura y el encarcelamiento, la guerra, la privación de la libertad y de la dignidad, por la ignorancia y el analfabetismo, por la emergencia sanitaria y la falta de trabajo, el tráfico de personas y la esclavitud, el exilio y la miseria, y por la migración forzada. La pobreza tiene el rostro de mujeres, hombres y niños explotados por viles intereses, pisoteados por la lógica perversa del poder y el dinero. Ante este escenario, no se puede permanecer inactivos, ni tampoco resignados. Todos estos pobres —como solía decir el beato Pablo VI— pertenecen a la Iglesia por «derecho evangélico» y obligan a la opción fundamental por ellos.
  6. Al final del Jubileo de la Misericordia quise ofrecer a la Iglesia la Jornada Mundial de los Pobres, para que en todo el mundo las comunidades cristianas se conviertan cada vez más y mejor en signo concreto del amor de Cristo por los últimos y los más necesitados. Esta Jornada tiene como objetivo, en primer lugar, estimular a los creyentes para que reaccionen ante la cultura del descarte y del derroche, haciendo suya la cultura del encuentro.
  7. Es mi deseo que las comunidades cristianas, en la semana anterior a la Jornada Mundial de los Pobres, que este año será el 19 de noviembre, Domingo XXXIII del Tiempo Ordinario, se comprometan a organizar diversos momentos de encuentro y de amistad, de solidaridad y de ayuda concreta. Podrán invitar a los pobres y a los voluntarios a participar juntos en la Eucaristía. En ese domingo, si en nuestro vecindario viven pobres que solicitan protección y ayuda, acerquémonos a ellos: será el momento propicio para encontrar al Dios que buscamos.
  8. El fundamento de las diversas iniciativas concretas que se llevarán a cabo durante esta Jornada será siempre la oración. No hay que olvidar que el Padre nuestro es la oración de los pobres… es una oración que se dice en plural: el pan que se pide es «nuestro», y esto implica comunión, preocupación y responsabilidad común.
  9. Los pobres no son un problema, sino un recurso al cual acudir para acoger y vivir la esencia del Evangelio.

Francisco